Gizateriaren Heriotza

Su Ta Gar

Compositor: Não Disponível

Agintari ustelak
oinaze saltzaileak,
gorrotoa banatzen
preziorik onenean,
hori duk lanbidea.

Mozten ez duen labanak,
sartzen ez den orratzak,
ez du beharra betetzen
gizontxo hauen antzera,
beraien lana izanda.

Guda haur baten begietatik
irudi beltz bat besterik ez da
bertan ezer ikusi ez arren
ez du azalpenik behar

Ez dut ulertzen
arau hauen esanahia
eskubideak
norentzat diren legeak

Gizateriaren heriotza
gizateriaren heriotza

©2003- 2024 lyrics.com.br · Aviso Legal · Política de Privacidade · Fale Conosco desenvolvido por Studio Sol Comunicação Digital