Hesian

Su Ta Gar

Compositor: Não Disponível

Arnasestuka gauean
bere jendea dauka gogoan
oinpe odoleztatuak
superbibentziaren salneurri.
Sasi artetik begira
bestaldean da etorkizuna
amets handien distiraz
deika ditu hiriko argiak.

Gertu,hain urrun
miseria gaixotasunak.

Atzealdean Afrika
eguzkipean odolusturik
seme-alaben gosea
adorearen iturria.
Zelatari eta dardaraz
eskailera bat esku artean
ezinbesteko jauzia
europar soberakinen bila.

Gertu,hain urrun
urrun,hain gertu.
Erailak dira
ametsak tiroka.

Indar handiz
hesiari heldurik
hilotzaren hatzak.

Gaua apurtzen,amorrua
balak airean ziztuka.

Ezin gelditu bizi nahia.
Balak airen ziztuka.
Miseria.Gaixotasunak.

©2003- 2024 lyrics.com.br · Aviso Legal · Política de Privacidade · Fale Conosco desenvolvido por Studio Sol Comunicação Digital